EAJren herri programa banatzen hasi dira

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 6a

EAJren herri programa banatzen hasiko dira gaur, etxez etxe, alderdi jeltzaleko hautagai Imanol Lasak atzoko agerraldian adierazi zuenez. “Gardentasunez eta erantzukizunez jokatu nahi genuen, eta serio hartu dugu lana. Horregatik lehen unetik proiektua mahai gainean jartzea izan da gure asmoa”, esan zuen. Euren helburua zarauztarrei “egitasmo ilusionagarria eta osoa eskaintzea” dela dio Lasak, eta hori dela eta, 35 orriko dokumentua prestatu dute, “eskatu” dieten “guztiekin bildu ostean”. Horrez gain, dokumentuok kalean ere banatuko dituzte datozen egunetan. EAJko alkategaiaren esanetan, maiatzaren 22ko hauteskundeetan “asko dago jokoan”: “Zarautzen etengabeko jarduera dago, eta eguneroko bizimodu horretan, gure herriak baditu arazoak, erronkak, hobetu eta zuzendu beharreko kontu ugari. Ez gara salbuespena”. Ildo horretatik, herriari buelta eman behar zaiola dio: “Lidergo falta nabarmena pairatu du Zarautzek, eta horren ondorioz hainbat arazo eta behar gelditu dira erantzunik gabe”. Horren aurrean, “eraginkortasunez aurre egiteko”, “alderdi indartsua” osatu du Zarauzko EAJk, eta lan ildoak zehaztu. Herri programaren ildoak “Krisiaren Aurkako Plana onartzea” izango da EAJren ildoetariko bat. Bestalde, “beste erakunde publikoekin elkarlana” bultzatuko dutela azaldu zuen Lasak, eta  ”Iritako enpresagune berria eta Errotaberriko poligonoa aurrera atera”. Horrekin batera, gastu sozialari emango diete “lehentasuna, eta etxebizitza berriak bultzatu, martxan diren proiektuak azkartuz”. Era berean, garraio publikoaren sistema indartuko dutela [...]

EAJren herri programa banatzen hasiko dira gaur, etxez etxe, alderdi jeltzaleko hautagai Imanol Lasak atzoko agerraldian adierazi zuenez. “Gardentasunez eta erantzukizunez jokatu nahi genuen, eta serio hartu dugu lana. Horregatik lehen unetik proiektua mahai gainean jartzea izan da gure asmoa”, esan zuen. Euren helburua zarauztarrei “egitasmo ilusionagarria eta osoa eskaintzea” dela dio Lasak, eta hori dela eta, 35 orriko dokumentua prestatu dute, “eskatu” dieten “guztiekin bildu ostean”. Horrez gain, dokumentuok kalean ere banatuko dituzte datozen egunetan.

EAJko alkategaiaren esanetan, maiatzaren 22ko hauteskundeetan “asko dago jokoan”: “Zarautzen etengabeko jarduera dago, eta eguneroko bizimodu horretan, gure herriak baditu arazoak, erronkak, hobetu eta zuzendu beharreko kontu ugari. Ez gara salbuespena”. Ildo horretatik, herriari buelta eman behar zaiola dio: “Lidergo falta nabarmena pairatu du Zarautzek, eta horren ondorioz hainbat arazo eta behar gelditu dira erantzunik gabe”. Horren aurrean, “eraginkortasunez aurre egiteko”, “alderdi indartsua” osatu du Zarauzko EAJk, eta lan ildoak zehaztu.

Herri programaren ildoak

“Krisiaren Aurkako Plana onartzea” izango da EAJren ildoetariko bat. Bestalde, “beste erakunde publikoekin elkarlana” bultzatuko dutela azaldu zuen Lasak, eta  ”Iritako enpresagune berria eta Errotaberriko poligonoa aurrera atera”. Horrekin batera, gastu sozialari emango diete “lehentasuna, eta etxebizitza berriak bultzatu, martxan diren proiektuak azkartuz”. Era berean, garraio publikoaren sistema indartuko dutela nabarmendu zuen alderdi jeltzaleko hautagaiak eta Herri Segurtasunerako batzordea sortu. Jasangarritasunaren aldeko lan horretan, “herrian garbiketa hobatzeko prozedurak” abiaraziko dituztela gehitu zuen, eta “Urtetako zabortegia ixteko konpromisoa betearazi”.

Zarauzko Kontseilu soziala ere eratuko dute, eta herriko elkarteen erregistro ofiziala sortu. Kultura eta kirol arloa ere landuko dute jeltzaleek, “egungo instalazioak hobetu, behin behineko areto eskenikoa martxan jarri, Astirako Plan Integrala diseinatu”, besteak beste. “Hobekuntzak” bultzatuko dituzte azpiegituretan eta aparkalekuen alorrean, eta “euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna sustatu”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide