Bob Marley abeslariaren omenezko jardunaldiak antolatu dituzte

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 6a

Bob Marley hil zela 30 urte beteko dira datorren asteazkenean, hilak 11. Ildo horretatik, abeslari jamaiakarraren omenezko jardunaldiak antolatu dituzte. Asteazkenean bertan hitzaldia eskainiko du Josetxo Mintegi donostiarrak. Marleyren inguruko Rios d...

Bob Marley hil zela 30 urte beteko dira datorren asteazkenean, hilak 11. Ildo horretatik, abeslari jamaiakarraren omenezko jardunaldiak antolatu dituzte. Asteazkenean bertan hitzaldia eskainiko du Josetxo Mintegi donostiarrak. Marleyren inguruko Rios de Babilonia liburuaren egilea da honakoa. 19:30etan izango da hitzordua, Putzuzulo Gaztetxean.

Ostegunean, berriz, Revel music dokumentala eskainiko dute Kupela tabernan, 19:00ak aldera. Larunbatean, 16:00-21:00 bitartean, Berazan musika saioa eskainiko du PiB taldeak, musikariaren abestiak jarriz. Gasteizko Innocent criminals graffitigileek jamaikarraren marrazkia egingo dute bertan. Horretaz gain, elastikoak izango dira salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide