ELA eta LAB sindikatuek protesta egin dute Amenabar enpresaren atarian

Zarauzko Hitza 2011ko mai. 6a, 14:03

ELA eta LAB sindikatueko eraikuntzako langileek eta ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Amenabar enpresaren aurrean. Eraikuntzako hitzarmena betetzen ez dela-eta, dozenaka lagun bildu dira enpresaren atarian protesta egitera. Ordu erdiz izan dira bertan, “Amenabar esplotatzailea” eta “Eraikuntzako hitzarmena errespetatu” lemapean. ELAko eraikuntzako ordezkari Pablo Garmendiak adierazi duenez, “jendeak enpresek hitzarmena betetzen ez dutela onartuta dauka, ez dago eztabaidarik horren inguruan”. Garmendiaren iritziz, hori da “larriena”: “Herritarrek auziaren larritasuna onartzen du, eta langileek esklabu gisa egiten dute lan, enpresa handiek esplotatu egiten dituzte”. “Urte askoan baldintza egokitan lanean jardun duten langileak bota dituzte, eta baldintza miserabletan lan egiteko prest daudenak kontratatu dituzte”, dio. Horren harira, abenduaren 20an sindikatuek helegitea jarri zuten eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei neurri jakin batzuk proposatu zizkieten egoera zuzentzeko. “Bost hilabete pasatu badira ere, ez digute erantzun ere egin. Haien erantzuna ezezkoa bada ere jakinarazi diezagutela eskatzen diegu, errespeta gaitzaten”. Ildo horretatik, euren “haserrea justifikatuta” dagoela nabarmendu du Garmendiak. Hori dela eta, pasa den apirilaren 15ean Foru Aldundiaren atarian elkarretaratzea egin zuten ELA eta LABeko eraikuntzako kideek. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzarekin eta alderdi ezberdinetako ordezkariekin bildu ziren. Haien “erantzun falta” ikusita, mobilizazioak antolatu dituzte sindikatuek. “Enpresa garranzitsuenetan protestak egingo ditugu aurrerantzean. Gaur Amenabarren atarian bildu gara, sektorean [...]

ELA eta LAB sindikatueko eraikuntzako langileek eta ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Amenabar enpresaren aurrean. Eraikuntzako hitzarmena betetzen ez dela-eta, dozenaka lagun bildu dira enpresaren atarian protesta egitera. Ordu erdiz izan dira bertan, “Amenabar esplotatzailea” eta “Eraikuntzako hitzarmena errespetatu” lemapean.

ELAko eraikuntzako ordezkari Pablo Garmendiak adierazi duenez, “jendeak enpresek hitzarmena betetzen ez dutela onartuta dauka, ez dago eztabaidarik horren inguruan”. Garmendiaren iritziz, hori da “larriena”: “Herritarrek auziaren larritasuna onartzen du, eta langileek esklabu gisa egiten dute lan, enpresa handiek esplotatu egiten dituzte”. “Urte askoan baldintza egokitan lanean jardun duten langileak bota dituzte, eta baldintza miserabletan lan egiteko prest daudenak kontratatu dituzte”, dio.

Horren harira, abenduaren 20an sindikatuek helegitea jarri zuten eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei neurri jakin batzuk proposatu zizkieten egoera zuzentzeko. “Bost hilabete pasatu badira ere, ez digute erantzun ere egin. Haien erantzuna ezezkoa bada ere jakinarazi diezagutela eskatzen diegu, errespeta gaitzaten”. Ildo horretatik, euren “haserrea justifikatuta” dagoela nabarmendu du Garmendiak.

Hori dela eta, pasa den apirilaren 15ean Foru Aldundiaren atarian elkarretaratzea egin zuten ELA eta LABeko eraikuntzako kideek. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzarekin eta alderdi ezberdinetako ordezkariekin bildu ziren. Haien “erantzun falta” ikusita, mobilizazioak antolatu dituzte sindikatuek. “Enpresa garranzitsuenetan protestak egingo ditugu aurrerantzean. Gaur Amenabarren atarian bildu gara, sektorean pisu handia baitu enpresak eta ,beste hainbaten antzera, ez baitu eraikuntzako hitzarmena betetzen”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide