Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bildu koalizioa legeztatzeko erabakia hartu zuen atzo gauerdia baino minutu batzuk lehenago Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Hala, koalizioak maiatzaren 22ko foru eta udal hauteskundeetan parte hartu ahal izango du. Bildu legeztatu izanak hainbat erreakzio sortu du, eta eskualdean hainbat ekitaldi antolatu dute. Horietako bat Orion egingo dute, gaur 20:00etan. Ikastolako plazatik hasita, ekitaldi ibiltaria egingo dute. Erreakzioak ikusteko, jarraitu irakurtzen. ERREAKZIOAK Juan Luis Ilarramendi (Zarauzko Bilduko hautagaia): “Azken egunak oso urduri igaro ditugu eta, noski, sentsazio oso onarekin gaude orain. Sekulako ilusioarekin gaude lan egiteko, haize freskoa emango dugu Zarauzko Udalera. Azken urteetan ez bezala, orain ideia guztiak egongo dira bertan. Bilduk hiru proposamen desberdin biltzen ditu bere baitan, eta adostasun handiarekin goaz Udalera lanera”. Asier Aranbarri (Azkoitiko EAJko alkatea): “Poza hartu dut, orain denok berdintasunean aukera izango dugu gure programa aurkeztu eta borroka demokratikoa egiteko. Gero, herritarrek erabakiko dute nori eman botoa. Pauso garrantzitsua dela uste dut; logikoena ere bazen, baina beti ez dutenez logikoena egiten… Oraingoan hala izan da, zorionez”. Patxi Elola (Zarauzko PSE-EEko hautagaia): “Espero genuen erabakia hartu dute, ni ez nengoen EA eta Alternatiba ilegalizatzearen alde, beren ibilbidea demokratikoa izan dela erakutsi dutelako eta ETAren aurka agertu izan direlako. Gustura hartu dut erabakia, hortaz. Espero dut erabaki [...]
Bildu koalizioa legeztatzeko erabakia hartu zuen atzo gauerdia baino minutu batzuk lehenago Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Hala, koalizioak maiatzaren 22ko foru eta udal hauteskundeetan parte hartu ahal izango du. Bildu legeztatu izanak hainbat erreakzio sortu du, eta eskualdean hainbat ekitaldi antolatu dute. Horietako bat Orion egingo dute, gaur 20:00etan. Ikastolako plazatik hasita, ekitaldi ibiltaria egingo dute. Erreakzioak ikusteko, jarraitu irakurtzen.ERREAKZIOAKJuan Luis Ilarramendi (Zarauzko Bilduko hautagaia): “Azken egunak oso urduri igaro ditugu eta, noski, sentsazio oso onarekin gaude orain. Sekulako ilusioarekin gaude lan egiteko, haize freskoa emango dugu Zarauzko Udalera. Azken urteetan ez bezala, orain ideia guztiak egongo dira bertan. Bilduk hiru proposamen desberdin biltzen ditu bere baitan, eta adostasun handiarekin goaz Udalera lanera”.
Asier Aranbarri (Azkoitiko EAJko alkatea): “Poza hartu dut, orain denok berdintasunean aukera izango dugu gure programa aurkeztu eta borroka demokratikoa egiteko. Gero, herritarrek erabakiko dute nori eman botoa. Pauso garrantzitsua dela uste dut; logikoena ere bazen, baina beti ez dutenez logikoena egiten… Oraingoan hala izan da, zorionez”.
Patxi Elola (Zarauzko PSE-EEko hautagaia): “Espero genuen erabakia hartu dute, ni ez nengoen EA eta Alternatiba ilegalizatzearen alde, beren ibilbidea demokratikoa izan dela erakutsi dutelako eta ETAren aurka agertu izan direlako. Gustura hartu dut erabakia, hortaz. Espero dut erabaki honen eta Bilduren parte-hartzearen ondorioa bakea izatea eta bide horretatik segitzea. Gainera, ea ezker abertzaleak ikasten duen gertatutakoetatik eta gai diren legalak izateko eta izen propioarekin hauteskundeetan parte hartu ahal izateko aurrerantzean”.
Rafa Olaizola (Zarauzko PPko hautagaia): "Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Gorenaren erabakia, eta onartzea beste erremediorik ez dugu. Ea neurri honekin lasai egotea lortzen dugun. Zalantzak ditut, ordea, izan ere Bilduren atzean Batasuna dago, ziur. Hala ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia errespetatu behar dugu".
Ubaldo Ortiz (Zarauzko EBko zinegotzia): "Berri ona da, oso. Justiziarekin eta legearekin bat egin du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Urrats positiboa da demokraziarako, eta oro har, Euskal Herrirako. Gorenaren erabakiak arriskuan jarri zuen bake prozesua. Konstituzionalaren epaiak, berriz, bakea lortzeko bidean bultzada eman du. Orain pilota ETAren teilatuan dago. Erronka nagusia behin betiko su etena ezartzea izango da".
Miriam Uranga (Orioko Orain Herri Plataformako zerrendaburua): "Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak hauteskundeak demokratikoagoak izatea ahalbidetuko du. Erabaki positiboa da Eukal Herriarentzat eta Oriorentzat. Guztiok egon behar dugu maiatzaren 22ko hauteskundeetan. Hori dela eta, erabat konforme eta gustura gaude erabakiarekin".