Ia urtero egiten duten bezala, aurten ere Bidasoako Txirrindulari Itzuliko antolatzaileek Orio ibilbidean gehitu dute. Aurtengo edizioko lehen etapan pasa ziren txirrindulariak Oriotik.
Asteazkenean, maiatzaren 4an, 15:00ak aldera izan zen lehen pasada eta bigarrena 16:00ak aldera egin zuten. Bi aldiz gurutzatu zuten, beraz, herriko zubia, lehenengoa Getariara joateko eta bigarrena handik bueltan helmugaraino iristeko. Ihesaldian pasa ziren txirrindulariak eta halaxe amaitu zen etapa.
Herritar mordoxka bat gerturatu zen Aita Lertxundi kaleraino ziklistak txaloz hartzeko.