‘Maiatzean gure ingurua ezagutzen’ ekimena antolatu du Arkamurkak

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 5a

Urtero legez, Arkamurka Natur Elkarteak Maiatzean gure ingurua ezagutzen  antolatu du.  Ekimenaren helburua hilabete honetan zehar zenbait irteera egitea da, eskualdeko inguruak ezagutze aldera. Hala, maiatzeko larunbatetan gai jakin bati lotutako ib...

Urtero legez, Arkamurka Natur Elkarteak Maiatzean gure ingurua ezagutzen  antolatu du.  Ekimenaren helburua hilabete honetan zehar zenbait irteera egitea da, eskualdeko inguruak ezagutze aldera. Hala, maiatzeko larunbatetan gai jakin bati lotutako ibilaldi bana egingo dituzte. Ildo horretatik, etzi etnobotanika landuko dute. Interesa dutenek Arkamurkako egoitzara azaldu beharko dute larunbatean bertan, 09:00etan. Oinetako eta arropa egokiak eramateko aholkatu dute antolatzaileek.
Horretaz gain, herpetologiaren inguruko irteera egingo dute elkartekideek datorren larunbatean, maiatzak 14. Astebeteren buruan, hilaren 21ean alegia,itsas zabalgunea izango da irteerako gaia, eta maiatzaren 28an, berriz, Santa Barbara.

Urtero legez, Arkamurka Natur Elkarteak Maiatzean gure ingurua ezagutzen  antolatu du.  Ekimenaren helburua hilabete honetan zehar zenbait irteera egitea da, eskualdeko inguruak ezagutze aldera. Hala, maiatzeko larunbatetan gai jakin bati lotutako ibilaldi bana egingo dituzte. Ildo horretatik, etzi etnobotanika landuko dute. Interesa dutenek Arkamurkako egoitzara azaldu beharko dute larunbatean bertan, 09:00etan. Oinetako eta arropa egokiak eramateko aholkatu dute antolatzaileek. Horretaz gain, herpetologiaren inguruko irteera egingo dute elkartekideek datorren larunbatean, maiatzak 14. Astebeteren buruan, hilaren 21ean alegia,itsas zabalgunea izango da irteerako gaia, eta maiatzaren 28an, berriz, Santa Barbara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide