EAJ-k “legealdiari jarraipena” emateko asmoz zerrenda aurkeztu du

Urola Kostako Hitza 2011ko mai. 5a, 16:31

Getariako EAJ alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. Jeltzaleek adierazi dute «legealdiari jarraipena» emateko asmoz «indar eta gogoz beteta» daudela. «Lanerako gogo handiarekin» daudela nabarmendu du taldeak. Helburu...

Getariako EAJ alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. Jeltzaleek adierazi dute «legealdiari jarraipena» emateko asmoz «indar eta gogoz beteta» daudela. «Lanerako gogo handiarekin» daudela nabarmendu du taldeak. Helburuen artean, «Getaria hobetzen eta gure nortasuna indartzen» jarraitu nahi dutela azpimarratu dute; «izan garena zainduz eta daukaguna landuz eraiki behar dugu etorkizuna». Hurrengo legealdirako EAJko alkategaia Andoni Aristi Ibarra izango da. Honakoek jarraituko dute zerrenda: Antonio Arruti Caro, Rosa Maria Antia Albizu, Ekaitz Balenciaga Iribar, Uxoa Larrañaga Iribar, Jon Elizegi Aizpuru, Jon Esnal Iribar eta Maria Pilar Azpeitia Lopez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide