Udan umeak ekartzeko erakundeentzako laguntzak abian dira

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 5a

Gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako umeek Urola Kosta eskualdean udan egonaldiak egiteko diru-laguntzak eska ditzakete Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako irabazi gabeko elkarteek.
Urola Kostako Udal Elkarteak jarri du horretarako programa martxan. Egitasmoaren bidez, batetik, "herrialde horien egoera latza ezagutarazi eta gizartea sentsibilizatu" nahi du; bestetik, haur horien "osasuna zaintzea eta onera egitea" du helburu. Horretarako 24.167,10 euro ditu erakundeak. Halaber, lehentasuna Mendebaldeko Saharak izango duela jakinarazi du. Aurrekontuaren erdia baino gehiago herrialde horretako haurrentzako proiektuetara bideratuko dute.
Elkarteek hilaren 18a baino lehen egin behar dituzte eskaerak. Horrekin batera, hainbat agiri aurkeztu behar dute; elkarteari buruzko agiriak, egitasmoa eta aurrekontua, besteak beste. Eskaerak egiteko argibideak eta oinarriak udal elkartearen web orrian aurkitu daitezke. Informazio gehiagorako elkarteak Zarautzen duen egoitzara joan, 943-89 08 08 telefonora deitu, edo euskara@urolakosta.org helbidera idatz daiteke.
Gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako umeek Urola Kosta eskualdean udan egonaldiak egiteko diru-laguntzak eska ditzakete Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako irabazi gabeko elkarteek. Urola Kostako Udal Elkarteak jarri du horretarako programa martxan. Egitasmoaren bidez, batetik, "herrialde horien egoera latza ezagutarazi eta gizartea sentsibilizatu" nahi du; bestetik, haur horien "osasuna zaintzea eta onera egitea" du helburu. Horretarako 24.167,10 euro ditu erakundeak. Halaber, lehentasuna Mendebaldeko Saharak izango duela jakinarazi du. Aurrekontuaren erdia baino gehiago herrialde horretako haurrentzako proiektuetara bideratuko dute. Elkarteek hilaren 18a baino lehen egin behar dituzte eskaerak. Horrekin batera, hainbat agiri aurkeztu behar dute; elkarteari buruzko agiriak, egitasmoa eta aurrekontua, besteak beste. Eskaerak egiteko argibideak eta oinarriak udal elkartearen web orrian aurkitu daitezke. Informazio gehiagorako elkarteak Zarautzen duen egoitzara joan, 943-89 08 08 telefonora deitu, edo euskara@urolakosta.org helbidera idatz daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide