Hauteskundeetara begira mahaingurua antolatu du Karkarak

Karkara.eus 2011ko maiatzaren 5a

Bihar, maiatzak 5, iluntzeko 19:30ean, kultur etxean izango da solasaldia.

Alderdi guztiei gonbita luzatu ostean, bihar, maiatzak 5, iluntzeko 19:30ean, kultur etxeko areto nagusian izango da Orion aurkeztu diren alderdietako kideekin mahaingurua. E...

Bihar, maiatzak 5, iluntzeko 19:30ean, kultur etxean izango da solasaldia.

Alderdi guztiei gonbita luzatu ostean, bihar, maiatzak 5, iluntzeko 19:30ean, kultur etxeko areto nagusian izango da Orion aurkeztu diren alderdietako kideekin mahaingurua. Ez dira guztiak izango, PSE-EEk, aurrekoan bezala, ezezkoa eman baitio mahaian esertzeari.

 

Kontzentrazioa

Atzo, maiatzak 3, iluntzeko 20:00etan 250 inguru lagun bildu ziren Herriko Plazan,  Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez lelopean. Bertan, Beñat Solaberrieta Bilduko zerrendaburuak testu bat irakurri zuen, non beren egoera azaldu zuen. Triste azaldu ziren hautagai-zerrendako kideak, baina proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu zuen alkategaiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide