Pagoeta Mendizale Elkarteak Beteranoen Ibilaldia antolatu du iganderako

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko maiatzaren 4a

Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Beteranoen X. Ibilaldia antolatu du iganderako. Aurten Aralarrera joko dute, Lizarrusti mendatetik barrena ibiliko dira eta ibilaldia Larraitzen amaituko dute. Lau ordu iraungo ditu. Gerora, Amezketako jatetxe batea...

Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Beteranoen X. Ibilaldia antolatu du iganderako. Aurten Aralarrera joko dute, Lizarrusti mendatetik barrena ibiliko dira eta ibilaldia Larraitzen amaituko dute. Lau ordu iraungo ditu. Gerora, Amezketako jatetxe batean izango dute bazkaria, 22 euroren truke. Interesa duenak ostirala baino lehenago eman beharko du izena Mendizabal kinkila dendan. 08:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Agoueseko biribilgunetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide