Lizardi Judo Klubeko kide Iñaki Aizpuru eta Josu Egiguren datorren maiatzaren 21eko Espainiako Judo Txapelketan izango dira Madrilen, pasa den larunbatea lortutako emaitzei esker. Monzalbarban (Zaragoza) jokatutako saioan Aizpuruk urrezko domina eskuratu zuen, 100 kilo azpiko kategorian. Egigurenek, berriz, zilarra lortu zuen, ehun kilotik gorako mailan.
Borja Larrañagak brontzezko domina irabazi zuen, berriz, ehun kilo azpiko kategorian. Maialen Murillok galdu egin zuen kanporaketan.


