Fernando Lopetegik (Eibar, 1958) bere tokia ondo irabazita dauka ETBn. Duela 28 urte hasi zen telebista katean lanean, eta ordutik ez da gelditu. Kamera artean une latzak bezain hunkigarriak pasatu dituela dio. Telebistan inoiz erabili gabeko teknikak erabili ditu Lopetegik, eta aitzindari izaten jarraitzeko asmoa duela nabarmendu du. Sormenak mugarik ez duela dio, baina sortutakoa aplikatzeko adorea eta grina
behar dela, ordea. Horren inguruan aritu zaio UROLA KOSTAKO HITZAri.
Kamera lanetan hasi zinen ETBn.
1983 inguruan hasi nintzen. Garai hartan ez zegoen ikus-entzunezko eskolarik, eta kazetaritza ikasketetan ere alor hori ez zen lantzen. Nola ikasi orduan? Bada, zeure kabuz. Euskara irakaslea nintzen ni garai hartan, eta ikasleei gramatika azaltzeko bideoak sortzen nituen. Euskal Telebista ez zen sortu artean. Hori dela eta, Television Españolako hainbat saio grabatzen nituen etxean eta gero ahotsa sartzen nien, euskaraz. Hurrengo pausoa bideo kamera bat erostea izan zen, eta elkarrizketak-eta grabatzeko erabiltzen nuen. Gerora, ikasleak futbola ikusten hasi ziren, erdaraz betiere. Hori dela eta, Atotxara joaten hasi nintzen futbol partidak grabatzera, gerora ikasleek euskaraz komenta zitzaten. Horretaz gain, haien arteko elkarrizketak ere grabatzen nituen, eurek egindako akatsez ohar zitezen eta euren burua euskaraz hitz egiten entzun zezaten.
Gerora, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntz Eskolako bideo saila jarri nuen martxan. Azkenik, Euskal Telebistara aurkeztu nintzen eta kamera lanetan aritzeko hartu ninduten. Urtebete egin nuen han, eta oso gauza majoak egiteko aukera izan nuen denbora horretan. Gerora, errealizadore izatera pasatu nintzen. Geroztik bertan nago. 28 urte pasatu dira ordutik.
Asko aldatu da ordutik telebista. Nolakoa izan zen Euskal Telebista sortu zen garaia?
Garai zailak ziren, dena sortzeke baitzegoen. Esaterako, ez zegoen video mixer edo bideoak nahasten zituen langilerik. Pertsona batek hiru lanpostu betetzen zituen: errealizadorea, errealizadore laguntzailea eta video mixer-a. Orain bien artean egiten dugu lan hori.
Bestalde, garai hartan bi kate soilik zeuden, Television Española eta Euskal telebista, eta guztia asmatu beharra zegoen: arrauna nola emititu, pilota, txirrindularitza probak…Hala, denetarik grabatzen hasi ginen, albistegiak, futbol partidak, estropadak… Horrek teknika berriak asmatzeko aukera izugarria ematen zuen. Lehenbiziko aldiz, besteak beste, Erreala eta Bartzelonaren arteko partida eman nuen, baita Munduko Pilota Txapelketa ere. Hor hasi ginen frontoien koloreak-eta aldatzen.
Zuk proposatu zenuen frontoiak berdez pintatzea, ezta?
Bai, eta nahiko borroka izan nituen, gainera. Pilotari askok agurra erretiratu zidaten, izan ere. Oso mundu tradizionala da, eta halako aldaketa egitea zentzugabekeria hutsa zen, heresia bat.
86ko Munduko Pilota Txapelketatik dator auzia. Bi lankide aritu ginen hura grabatzen. Ni arduratu nintzen kamerak kokatzeaz, bera koloreez. Gasteizen orduan hiru pilotaleku zeuden: zesta puntakoa, trinketekoa eta motza, eskuzkorakoa. Zesta puntakoa beti izan da berdea; besteak, ordea, zuriak. Pilotak ere larru zurikoak ziren. Zestan, pilota 200 kilometro orduko abiadan mugitzen bazen ere, pantailan oso garbi ikus zitekeen. Eskuzko partidetan, ordea, partida hasieran soilik ikusten zen. Zazpi eskuko eman ostean, desagertu egiten zen.
Orduan, pilotak pintatzen hasi ziren, errotuladore beltzekin. Ondorioz, pilotariaren eskua beltzez zikintzen zen, baita frontoi zuria ere. Absurdoa zen hura, burugabekeria hutsa. Ez nuen ezer ulertzen. Larrua zuria izanda, bere horretan utzi behar da. Logikoagoa da frontoia berdez pintatzea. Hala, pilota hobeto ikusteaz gain, hura mantentzea ere errazagoa izango litzateke. Baina aldaketa hori geroago iritsi zen Euskal Herrira.
1987an Benidormen (Alacant, Herrialde Katalanak) zesta puntako pilotaleku batean pilota valentziarra grabatu genuen, frontoi berdean eta pilota zuriarekin. Eta zoragarri ikusi zen jokaldi oso-osoa. 1988an, berriz, Pariseko trinketea margotu genuen berdez. Frantsesak hasieran uzkur agertu ziren, baina arkitektuarekin hitz egin ostean, onartu zuten. Gerora, Bartzelonako Joku Olinpikoetan pilotalekuak egin zituen arkitektuarekin, Enric Soriarekin, telebistaz modu egokian emititu ahal izateko nolakoak behar zuten izan hasi nintzen aztertzen. Eta berdeak izan behar zutela adostu genuen. 1990ean Kubako Munduko Txapelketa pilotaleku berdeetan grabatu nuen.
Bitarte horretan Euskal Herrian frontoi guztiak zuriak izaten jarraitu zuten. Askok erotuta nengoela esan zidaten frontoiak berdez pintatzeko proposatu nienean. Julian Retegi pilotari handiak, esaterako, askotan jokatu izan zuen frontoi berdeetan. Gasteizko Atano pilotalekua berdez pintatzearen inguruan zer iritzi zuen galdetu nionean, ordea, kontra agertu zen.
Borroka hori irabazi zenuen, ordea.
Bai, zortea izan nuen. 1992an-edo, Asegarce sortu zen. Pilota munduan jende berria zen, eta haiek pilotalekuek berdeak izan behar zutela esan zuten . Pilotaren mundua monopolizatu zuten, eta ez zuten beste aukerarik eskaini. Atano berdez margotu zuten orduan, eta gerora gauza bera egin zuten gainontzekoekin. Garaipen itxurosoa izan zen, baina oso txikia. Azken batean, pilota munduan egitura ez da aldatu. Duela 25-30 urte bizpahiru enpresak agintzen zuten, egun ere bai. Haiek antolatzen dituzte txapelketak, apustuak…Egia esan, ez zait batere gustatzen, ezin baita konpetizio bat apustuen mende antolatu. Txapelketak erakargarri egiteko beste erak badaude. Hori aldatzea oso zaila da, ordea.
Beste zenbait teknika aitzindari ere erabili dituzu pilota munduan, ezta?
Bai, benetan gauza politak egin ditut. Pilotako azken finalean, esaterako, SSM Super Slow Motion delako kamera erabili nuen. Halako bost daude Europan, eta estatu mailan guk erabili dugu estreinakoz. Honek segunduko 7.000 irudi grabatzen ditu. Horri esker, pilotak pilotariaren eskuan nola egiten duen talka ikusten da, nola kolpatzen duen pareta… Jendea txundituta geratu zen, inoiz ikusi gabeko irudiak eskaini baikenituen. Horretaz gain, marran bertan jarri izan dugu kamera, pilota marraz kanpo geratu den ala ez ziurtatzeko. Era berean, polecam-a ere erabili izan dugu, sei metroko arrantzarako kanabera moduko batean zintzilikatutako kamera, baita pilotaren abiadura neurtzen duten radarrak ere. Txirrindularitzan eta estropadatan ere hainbat teknika aitzindari erabili dugu.
Txirrindularitzan videofinish teknika erabili zuen lehenengo telebista katea izan zen ETB .
Bai, gerora, munduko telebista guztiek kopiatu zuten. Argazki makina bati bezala, obturazioa alda dakioke, eta horri esker, irudia izozteko aukera ematen du. 1991ean Migel Indurain eta Thierry Claveyrolat txirrindulariek jokatu zuten etapa batean erabili genuen lehenengo aldiz. Lehen begi-kolpean helmugara aldi berean iritsi zirela pentsa zitekeen. Nola jakin nork irabazi zuen? Videofinish-arekin grabatutakoari esker ziurtatu genuen Claveyrolatek Induraini tubular bategatik irabazi ziola. Motorrei eta helikopteroei GPSak ere kokatu genizkien. Hala, lasterketa buruaren eta tropelaren arteko distantzia kalkulatzeko aukera izaten genuen.
Estropaden kasuan ere teknika berritzaileak erabili izan dituzu.
Hala da. Wescama itsasoan sartzen lehenak izan ginen. Estropadak grabatzeko erabiltzen den katamaranean barruan kamera bat daraman bola handi bat erabiltzen da. Giroskopio handi bat du bola horrek, eta horri esker, itsasoko mugimendu guztiak orekatzen ditu. Hala, kamera zuzen mantentzen da uneoro, eta irudiak garbi grabatzen ditu. NASAkoek asmatu zuten teknika hori. Koheteak zeruratzerakoan aplikatu zuten, barneko irudiak modu egokian ikusi ahal izateko, mugimendurik gabe. Gerora, armadak erabili zituen, helikopterotik hartutako irudiak zuzen grabatzeko. Urte gutxira, txirrindularitzan aplikatzen hasi ziren.
Begirada soilean ikus ezin daitezkeen ikuspuntuak erakutsi dituzu kirol munduan.
Beti buruan izan dudana zera da: ahal den neurrian traineruan barruan doanaren ikuspegia pantailaratzea, ikuspegi hura izango baita onena. Gauza bera gertatzen da pilotan zein txirrindularitzan. Jokalariaren ikuspegia erakutsi behar da, berak ikusiko baitu egokien proban gertatzen ari dena. Gerora, perspektiba osoa bistaratuko duen kamera ere behar da, ikuspegi orokorra erakusteko. Teknika asko kopiatu egiten da telebistan, batak eta besteak egiten dutena egiten saiatzen zara. Frantziako telebistatik eta Eurosport katetik hainbat ideia hartzen nituen eta geurean aplikatu. Baina zenbaitetan asmatzea beste aukerarik ez dago. Euskal Telebistan dena zen berria, nagusiak, langileak, teknikak… Eta hala, probatuz gauzak lortu izan ditugu. Hanka ere askotan sartu dugu. Hala ikasten da. Oso garrantzitsua da hori, hanka sartu eta gero huts egin duzula onartzen ikastea. Beharrezkoa da bizitzako arlo guztietan autokritika egitea, eta telebistan, berriz, nahitaezkoa .
Kirolaz gain, musika munduan ere egin duzu zure tokia.
2008an Gaztea live musika saioa sortu nuen. Alor horretan ere aintzindari izan ginen. Izan ere, lehenengo saioan dirurik gabe Delorean taldearen kontzertua Internetez zuzenean eman ahal izatea lorpen handia izan zen. Montaje oso potentea izan zen, eta arrakasta handia izan zuen. 30.000 ikuslek ikusi zuten. Egun 150 saio bete dituzte, eta Europa zein Estatu mailako eta bertako talde ugari pasatu dira bertako taulatik: Gari, Su ta gar, Vetusta Morla, Crystal Fighters, Mando Diao, La bien querida, besteak beste.
Sormenak ba al du mugarik?
Inolaz ere ez, sormenak ez du mugarik. Bizitzaren alor guztietan bezala, kirol munduan ere beti ari gara sortzen. Adorea izan behar da, ordea, sortutakoa aplikatzeko, aurrera egiteko gogoa eta grina. Eta batez ere, horrek nekatzen du. Nekatu egiten du, baina era berean, bizitasuna eman, berpiztu egiten zaitu.
1www.zarautz.hitza.eus
Fernando Lopetegik (Eibar, 1958) bere tokia ondo irabazita dauka ETBn. Duela 28 urte hasi zen telebista katean lanean, eta ordutik ez da gelditu. Kamera artean une latzak bezain hunkigarriak pasatu dituela dio. Telebistan inoiz erabili gabeko teknikak erabili ditu Lopetegik, eta aitzindari izaten jarraitzeko asmoa duela nabarmendu du. Sormenak mugarik ez duela dio, baina sortutakoa aplikatzeko adorea eta grina behar dela, ordea. Horren inguruan aritu zaio Urola Kostako Hitza-ri. Kamera lanetan hasi zinen ETBn.1983 inguruan hasi nintzen. Garai hartan ez zegoen ikus-entzunezko eskolarik, eta kazetaritza ikasketetan ere alor hori ez zen lantzen. Nola ikasi orduan? Bada, zeure kabuz. Euskara irakaslea nintzen ni garai hartan, eta ikasleei gramatika azaltzeko bideoak sortzen nituen. Euskal Telebista ez zen sortu artean. Hori dela eta, Television Españolako hainbat saio grabatzen nituen etxean eta gero ahotsa sartzen nien, euskaraz. Hurrengo pausoa bideo kamera bat erostea izan zen, eta elkarrizketak-eta grabatzeko erabiltzen nuen. Gerora, ikasleak futbola ikusten hasi ziren, erdaraz betiere. Hori dela eta, Atotxara joaten hasi nintzen futbol partidak grabatzera, gerora ikasleek euskaraz komenta zitzaten. Horretaz gain, haien arteko elkarrizketak ere grabatzen nituen, eurek egindako akatsez ohar zitezen eta euren burua euskaraz hitz egiten entzun zezaten. Gerora, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntz Eskolako bideo saila jarri nuen martxan. Azkenik, Euskal Telebistara aurkeztu nintzen eta kamera lanetan aritzeko hartu ninduten. Urtebete egin nuen han, eta oso gauza majoak egiteko aukera izan nuen denbora horretan. Gerora, errealizadore izatera pasatu nintzen. Geroztik bertan nago. 28 urte pasatu dira ordutik. Asko aldatu da ordutik telebista. Nolakoa izan zen Euskal Telebista sortu zen garaia?Garai zailak ziren, dena sortzeke baitzegoen. Esaterako, ez zegoen video mixer edo bideoak nahasten zituen langilerik. Pertsona batek hiru lanpostu betetzen zituen: errealizadorea, errealizadore laguntzailea eta video mixer-a. Orain bien artean egiten dugu lan hori. Bestalde, garai hartan bi kate soilik zeuden, Television Española eta Euskal telebista, eta guztia asmatu beharra zegoen: arrauna nola emititu, pilota, txirrindularitza probak…Hala, denetarik grabatzen hasi ginen, albistegiak, futbol partidak, estropadak… Horrek teknika berriak asmatzeko aukera izugarria ematen zuen. Lehenbiziko aldiz, besteak beste, Erreala eta Bartzelonaren arteko partida eman nuen, baita Munduko Pilota Txapelketa ere. Hor hasi ginen frontoien koloreak-eta aldatzen. Zuk proposatu zenuen frontoiak berdez pintatzea, ezta?Bai, eta nahiko borroka izan nituen, gainera. Pilotari askok agurra erretiratu zidaten, izan ere. Oso mundu tradizionala da, eta halako aldaketa egitea zentzugabekeria hutsa zen, heresia bat. 86ko Munduko Pilota Txapelketatik dator auzia. Bi lankide aritu ginen hura grabatzen. Ni arduratu nintzen kamerak kokatzeaz, bera koloreez. Gasteizen orduan hiru pilotaleku zeuden: zesta puntakoa, trinketekoa eta motza, eskuzkorakoa. Zesta puntakoa beti izan da berdea; besteak, ordea, zuriak. Pilotak ere larru zurikoak ziren. Zestan, pilota 200 kilometro orduko abiadan mugitzen bazen ere, pantailan oso garbi ikus zitekeen. Eskuzko partidetan, ordea, partida hasieran soilik ikusten zen. Zazpi eskuko eman ostean, desagertu egiten zen. Orduan, pilotak pintatzen hasi ziren, errotuladore beltzekin. Ondorioz, pilotariaren eskua beltzez zikintzen zen, baita frontoi zuria ere. Absurdoa zen hura, burugabekeria hutsa. Ez nuen ezer ulertzen. Larrua zuria izanda, bere horretan utzi behar da. Logikoagoa da frontoia berdez pintatzea. Hala, pilota hobeto ikusteaz gain, hura mantentzea ere errazagoa izango litzateke. Baina aldaketa hori geroago iritsi zen Euskal Herrira. 1987an Benidormen (Alacant, Herrialde Katalanak) zesta puntako pilotaleku batean pilota valentziarra grabatu genuen, frontoi berdean eta pilota zuriarekin. Eta zoragarri ikusi zen jokaldi oso-osoa. 1988an, berriz, Pariseko trinketea margotu genuen berdez. Frantsesak hasieran uzkur agertu ziren, baina arkitektuarekin hitz egin ostean, onartu zuten. Gerora, Bartzelonako Joku Olinpikoetan pilotalekuak egin zituen arkitektuarekin, Enric Soriarekin, telebistaz modu egokian emititu ahal izateko nolakoak behar zuten izan hasi nintzen aztertzen. Eta berdeak izan behar zutela adostu genuen. 1990ean Kubako Munduko Txapelketa pilotaleku berdeetan grabatu nuen. Bitarte horretan Euskal Herrian frontoi guztiak zuriak izaten jarraitu zuten. Askok erotuta nengoela esan zidaten frontoiak berdez pintatzeko proposatu nienean. Julian Retegi pilotari handiak, esaterako, askotan jokatu izan zuen frontoi berdeetan. Gasteizko Atano pilotalekua berdez pintatzearen inguruan zer iritzi zuen galdetu nionean, ordea, kontra agertu zen. Borroka hori irabazi zenuen, ordea.Bai, zortea izan nuen. 1992an-edo, Asegarce sortu zen. Pilota munduan jende berria zen, eta haiek pilotalekuek berdeak izan behar zutela esan zuten . Pilotaren mundua monopolizatu zuten, eta ez zuten beste aukerarik eskaini. Atano berdez margotu zuten orduan, eta gerora gauza bera egin zuten gainontzekoekin. Garaipen itxurosoa izan zen, baina oso txikia. Azken batean, pilota munduan egitura ez da aldatu. Duela 25-30 urte bizpahiru enpresak agintzen zuten, egun ere bai. Haiek antolatzen dituzte txapelketak, apustuak…Egia esan, ez zait batere gustatzen, ezin baita konpetizio bat apustuen mende antolatu. Txapelketak erakargarri egiteko beste erak badaude. Hori aldatzea oso zaila da, ordea. Beste zenbait teknika aitzindari ere erabili dituzu pilota munduan, ezta?Bai, benetan gauza politak egin ditut. Pilotako azken finalean, esaterako, SSM Super Slow Motion delako kamera erabili nuen. Halako bost daude Europan, eta estatu mailan guk erabili dugu estreinakoz. Honek segunduko 7.000 irudi grabatzen ditu. Horri esker, pilotak pilotariaren eskuan nola egiten duen talka ikusten da, nola kolpatzen duen pareta… Jendea txundituta geratu zen, inoiz ikusi gabeko irudiak eskaini baikenituen. Horretaz gain, marran bertan jarri izan dugu kamera, pilota marraz kanpo geratu den ala ez ziurtatzeko. Era berean, polecam-a ere erabili izan dugu, sei metroko arrantzarako kanabera moduko batean zintzilikatutako kamera, baita pilotaren abiadura neurtzen duten radarrak ere. Txirrindularitzan eta estropadatan ere hainbat teknika aitzindari erabili dugu. Txirrindularitzan videofinish teknika erabili zuen lehenengo telebista katea izan zen ETB .Bai, gerora, munduko telebista guztiek kopiatu zuten. Argazki makina bati bezala, obturazioa alda dakioke, eta horri esker, irudia izozteko aukera ematen du. 1991ean Migel Indurain eta Thierry Claveyrolat txirrindulariek jokatu zuten etapa batean erabili genuen lehenengo aldiz. Lehen begi-kolpean helmugara aldi berean iritsi zirela pentsa zitekeen. Nola jakin nork irabazi zuen? Videofinish-arekin grabatutakoari esker ziurtatu genuen Claveyrolatek Induraini tubular bategatik irabazi ziola. Motorrei eta helikopteroei GPSak ere kokatu genizkien. Hala, lasterketa buruaren eta tropelaren arteko distantzia kalkulatzeko aukera izaten genuen. Estropaden kasuan ere teknika berritzaileak erabili izan dituzu.Hala da. Wescama itsasoan sartzen lehenak izan ginen. Estropadak grabatzeko erabiltzen den katamaranean barruan kamera bat daraman bola handi bat erabiltzen da. Giroskopio handi bat du bola horrek, eta horri esker, itsasoko mugimendu guztiak orekatzen ditu. Hala, kamera zuzen mantentzen da uneoro, eta irudiak garbi grabatzen ditu. NASAkoek asmatu zuten teknika hori. Koheteak zeruratzerakoan aplikatu zuten, barneko irudiak modu egokian ikusi ahal izateko, mugimendurik gabe. Gerora, armadak erabili zituen, helikopterotik hartutako irudiak zuzen grabatzeko. Urte gutxira, txirrindularitzan aplikatzen hasi ziren. Begirada soilean ikus ezin daitezkeen ikuspuntuak erakutsi dituzu kirol munduan.Beti buruan izan dudana zera da: ahal den neurrian traineruan barruan doanaren ikuspegia pantailaratzea, ikuspegi hura izango baita onena. Gauza bera gertatzen da pilotan zein txirrindularitzan. Jokalariaren ikuspegia erakutsi behar da, berak ikusiko baitu egokien proban gertatzen ari dena. Gerora, perspektiba osoa bistaratuko duen kamera ere behar da, ikuspegi orokorra erakusteko. Teknika asko kopiatu egiten da telebistan, batak eta besteak egiten dutena egiten saiatzen zara. Frantziako telebistatik eta Eurosport katetik hainbat ideia hartzen nituen eta geurean aplikatu. Baina zenbaitetan asmatzea beste aukerarik ez dago. Euskal Telebistan dena zen berria, nagusiak, langileak, teknikak… Eta hala, probatuz gauzak lortu izan ditugu. Hanka ere askotan sartu dugu. Hala ikasten da. Oso garrantzitsua da hori, hanka sartu eta gero huts egin duzula onartzen ikastea. Beharrezkoa da bizitzako arlo guztietan autokritika egitea, eta telebistan, berriz, nahitaezkoa .Kirolaz gain, musika munduan ere egin duzu zure tokia.2008an Gaztea live musika saioa sortu nuen. Alor horretan ere aintzindari izan ginen. Izan ere, lehenengo saioan dirurik gabe Delorean taldearen kontzertua Internetez zuzenean eman ahal izatea lorpen handia izan zen. Montaje oso potentea izan zen, eta arrakasta handia izan zuen. 30.000 ikuslek ikusi zuten. Egun 150 saio bete dituzte, eta Europa zein Estatu mailako eta bertako talde ugari pasatu dira bertako taulatik: Gari, Su ta gar, Vetusta Morla, Crystal Fighters, Mando Diao, La bien querida, besteak beste. Sormenak ba al du mugarik?Inolaz ere ez, sormenak ez du mugarik. Bizitzaren alor guztietan bezala, kirol munduan ere beti ari gara sortzen. Adorea izan behar da, ordea, sortutakoa aplikatzeko, aurrera egiteko gogoa eta grina. Eta batez ere, horrek nekatzen du. Nekatu egiten du, baina era berean, bizitasuna eman, berpiztu egiten zaitu.1www.zarautz.hitza.eus