Igandean, maiatzaren 8an, ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan, Herri Urrats, Iparraldeko Ikastolen aldeko festa. Hara joan nahi dutenentzat autobusa antolatu du Orioko Herri Ikastolak. Igandean autobus geltokitik aterako da 08:30ean eta itzultzeko ordua 07:00etan jarri dute Senperen.
Izena emateko Ikastolara bertara edo Uranga edo Lore burdindegietara jo behar da maiatzaren 6a, ostirala, 17:30ak baino lehen. Ikastolako ikasleek eta ikasle ohiek 9,5 euro ordaindu beharko dute autobus txartela eta gainerakoek 10 euro.