Uztailaren 20tik 23ra bitartean, 40 artista inguruk hartuko du parte Miarritzeko Big Festival jaialdiaren hirugarren edizioan. Horien artean izango da Delorean laukote zarauztarra, eta bera izango da jaialdian parte hartuko duen talde euskaldun bakarra. Laukoteak hilaren 22an eskainiko du kontzertua.
Moby musikari eta ekoizle estatubatuarrak irekiko du jaialdia eta Alpha Blondy Boli Kostako reggae kantariak itxiko du. Egitarau osoa www.bigfest.fr webgunean dago ikusgai.