Gehiengo sindikalak deitutaBilduren alde mobilizazioak izango dira ostiralean

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 3a

Gehiengo sindikalak Bilduren aldeko elkarretaratzeak antolatu ditu Urola Kostako zenbait herritan ostiralerako. Ildo horretatik, 11:30etatik 12:00ak bitartean Azkoitian Maxiko biribilgunean elkartuko dira, Azpeitian Landetan eta udaletxe parean, Zestoan Arroako biribilgunean, Zumaian herri sarrerako zubian (gasolindegi txikiaren ondoan) eta Zarautzen, berriz, udaletxe atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide