Hiri-baratzea eta autogestio ikastaroan aritzeko izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 3a

Orioko Udaleko Ekonomia eta Enplegu batzordeak hiri-baratzearen eta autogestioaren inguruko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa praktikoa izango da, baratzea landu nahiko luketen edonork parte hartu ahal izango baitu. Eskolak maiatzaren 17tik ekainaren 10era bitartean egingo dituzte, eta dagoeneko eman daiteke bertan parte hartzeko izena. Maiatzak 13ra bitartean inskribatu daiteke, Udaletxean. Parte hartzaileek 15 euro ordainduko dituzte; jubilatuek, berriz, zazpi euro ordainduko dituzte.
Astean lau egunetan egingo dituzte eskolak, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Eduki teorikoak ikastolan egingo dituzte, eta praktikoak alboan dauden baratzetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide