Diru-laguntzak banatu ditu Saharautzeko kide Txus Manterolak Tindufen

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 3a

Mendebaldeko Sahararen aldeko Saharautz elkartasun taldearen ordezkari bat, Txus Manterola, Tindufeko kanpamenduetan (Aljeria) izan da hamar egunez. Han abian ditugun egitasmoak ikuskatzeaz gain, beste zenbait ekintza zehatz burutu du, taldeko lehe...

Mendebaldeko Sahararen aldeko Saharautz elkartasun taldearen ordezkari bat, Txus Manterola, Tindufeko kanpamenduetan (Aljeria) izan da hamar egunez. Han abian ditugun egitasmoak ikuskatzeaz gain, beste zenbait ekintza zehatz burutu du, taldeko lehendakari Xabier Euzkitzek jakinarazi duenez.

Ondorengo laguntzak banatu ditu, zehazki:

- Egoera bereziki zailean ziren 16 familiari 150na € eman die elkartearen izenean. Denera 2.400€.
- Gerrako biktimen ospitaleari 2.000 €ko laguntza eman die.
- Ospitale horretarako 500 €ko erosketa egin zuen, gehien bat jan-edanak.
- Horrez gain, 7.000 € erabili ditu beste zennbait elkarterekin batera abian jarritako nekazari eskolari laguntzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide