‘Hiru txerritxoak’ antzezlana, igandean

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 3a

Teatro imaginario antzerki konpainiaren eskutik, Hiru txerritxoak antzezlana izango da igandean, martxoak 8, Lizardi antzokian.  17:00ak aldera hasiko da emanaldia. Sarrerak hiru euroko kostua izango du, eta aldez aurretik erosi nahi izanez gero, San...

Teatro imaginario antzerki konpainiaren eskutik, Hiru txerritxoak antzezlana izango da igandean, martxoak 8, Lizardi antzokian.  17:00ak aldera hasiko da emanaldia. Sarrerak hiru euroko kostua izango du, eta aldez aurretik erosi nahi izanez gero, Sanz Enea liburutegira jo beharko da.

Hiru txerritxoak, basoan ospe handia zuten hiru musikari ziren. Handitu zirenean amaren etxetik irten eta bakoitzak bere etxetxoa egitea erabaki zuten. Otsoak, musikazale amorratua izanik, hiru txerrikumeen musika taldean parte hartu nahi du. Hiru txerritxoek, ordea, ez dute nondik inora ere  onartuko eta parre egingo diote, gainera. Otsoa, gose eta lanbiderik gabe, hiru txerritxoak jan eta taldekide bakarra izatea erabakiko du orduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide