Iritsi dira santakutzak Zestoara

Zestoako Hitza 2011ko maiatzaren 2a

Duela ordubete inguru hasi dira ofizialki santakutzak, udaletxeko balkoitik botatako suziriarekin. Ondoren Idiakaitz Txistulari Taldearen eta Udal Musika Bandaren kalejirak izan dira. Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetu izanari e...

Duela ordubete inguru hasi dira ofizialki santakutzak, udaletxeko balkoitik botatako suziriarekin. Ondoren Idiakaitz Txistulari Taldearen eta Udal Musika Bandaren kalejirak izan dira. Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetu izanari erantzunez, legalizazioaren aldeko elkarretaratze jendetsua ere egin dute.

Horren guztiaren aurretik ere izan da festa. Arratsalde osoan zehar haurrentzako puzgarriak egon dira plazan, eta ondoren gaztetxoen pilota txapelketako finalak jokatu dituzte aurrebenjaminek, benjaminek eta alebinek.

Iluntzean danbor hotsez beteko dira kaleak. Ipintza, Lau Iturri, Gure Txokoa, Atabalak, Aldrebesak, Gaztetxea eta Trapu Zaharrak taldeek astinduko dituzte atabalak.

Egitaraua

bihar, maiatzak 3
10:30.
Idiakaitz Txistulari Taldearen diana.
11:45.
Prozesioa egingo dute Gurutzera Lignum Crucis-arekin.
12:00.
Meza Nagusia izango da Parrokiko Abesbatzak abestuta.
18:00.
Umeen danborrada izango da herriko kaleetan.

Jaiak direla-eta, gaur aldatu egingo da Zumaiarako eta Donostiarako autobusen geltokia. Hala, Ertxinondo okindegiaren aurrean geldituko dira. Azpeitiarako autobusak ohiko lekuan geldituko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide