Bilduren zerrendak hauteskundeetatik kanpo utzi ditu Auzitegi Gorenak

Karkara.eus 2011ko maiatzaren 2a

Bihar, maiatzak 3, iluntzeko 20:00etan, plazan, kontzentrazioa egiteko deia luzatu dute

Atzo, maiatzaren 1a, gaueko 23:00ak aldera, Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenden inguruko erabakia jakinarazi zuen. Zerrenda guztiak baliogabetzea, legez kanpo ger...

Bihar, maiatzak 3, iluntzeko 20:00etan, plazan, kontzentrazioa egiteko deia luzatu dute

Atzo, maiatzaren 1a, gaueko 23:00ak aldera, Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenden inguruko erabakia jakinarazi zuen. Zerrenda guztiak baliogabetzea, legez kanpo geratzea, erabaki zuten 16 epaileek. 9 boto legeztatzearen kontra azaldu ziren; 6k, ordea, aldeko bozka eman zuten.

Horrela, Euskal Herri guztiko zerrendak balio gabe utzi ditu –tartean Aiako, Orioko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietakoak– Auzitegi Gorenak. Hori dela eta, Bilduk Auzitegi Konstituzionalera joko du eta horrek hilaren 5a, osteguna, amaitzerako, eman beharko du bere erabakiaren berri. Konstituzionalak ere legez kanpo utziko balituzke, Europara jotzeko prest daudela azaldu du koalizioak.

Kontzentrazioa

Biharko, asteartea, maiatzaren 3a, iluntzeko 20:00etarako, kontzentrazioa deitu du plazan Orioko Bilduk Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez lelopean. Deialdia Euskal Herriko herri guztietara zabaldu du koalizioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide