Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez! lelopean elkarretaratzeak deitu dituzte. Bihar izango dira protestak Bilduren zerrenda guztiak atzera bota dituztela salatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren kontra jarri dituzte hitzorduak eskualdean ere. Hala, besteak beste Azpeitian 19:30ean elkartuko dira plazan; Zarautzen ere 19:30ean izango da bilkura udaletxe aurrean; eta, Orion, 20:00etan elkartuko dira, plazan.