Gaur arratsaldeko zazpietan aurkeztuko dituzte Getariako Bilduren hautagaiak, alondegian. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak alderdi sortu berriaren zerrenda guztiak baliogabetu baditu ere, Bilduk hasitako bidearekin segiko duela jakinarazi du, eta “geldiezina” izango dela.
Epaileen bozketa 9-6 geratu da. Gehiengoaren ustez, Batasunak zuzendu eta kontrolatu du Bildu. “Polo subiranista sortzeko ideia EArena da”, esan dute aldeko sei epaileek, eta Gorenaren erabakiari “konstituzionalki eta legalki ezin zaio eutsi”. Bilduk iragarri du Auzitegi Konstituzionalera joko duela; bi egun ditu helegitea aurkezteko eta Konstituzionalak ostegun gauerdirako hartuko du.
EAKo buru Pello Urizarrek “iruzurtzat” jo du gertatutakoa. Konstituzionalera joko dutela berretsi du Bilduk, eta, behar izanez gero Europara, hauteskundeak baliogabetzeko eskatzeko.