Ostiral honetan, 21:00etatik aurrera, bertso dema burutuko da Odei Barroso, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Jokin Urangaren artean. “Giroa ziurtatuta dago”, jakinarazi dute Arranopola Kultur Elkartetik.
Afariko menua honakoa izango da: entsaladilla errusiarra, perretxiku-nahaskia, bakailaoa pil-pilean, saiheskia, gazta eta irasagarra, eta kafea eta kopa. Hori guztia 16€ren truke (edaria barne). Txartelak Arrano tabernan dituzue salgai.