Jon Azkuek ASOBAL ligan debutatu du

Karkara.eus 2011ko apirilaren 29a

Asteazkenean, apirilaren 27an, jokatu zuen Arrateren lehen taldearekin bere lehen partida

Jon Azkue Saizar eskubaloi jokalariak bere ametsetako bat gauzatu berri du aste honetan. Arrateren lehen taldearekin ASOBAL ligan debutatu du, eta ez nolanahiko...

Asteazkenean, apirilaren 27an, jokatu zuen Arrateren lehen taldearekin bere lehen partida

Jon Azkue Saizar eskubaloi jokalariak bere ametsetako bat gauzatu berri du aste honetan. Arrateren lehen taldearekin ASOBAL ligan debutatu du, eta ez nolanahiko partidan. Amaya Sport San Antonio talde iruindarraren aurkako derbya izan da gorengo mailan jokatu duen lehen partida.

Azkuek 16 urte ditu oraindik, uztailean beteko ditu 17, eta gutxik lortzen duten pausua eman du. Gainera, hegaleko jokalari bezala egin du debuta, duen garaierarekin eta adinarekin ohikoena ez den lekuan. Jokatu zuen denboran, behin egotzi zuten bi minuturako eta bi jaurtiketa egin zituen, nahiz eta golik ezin izan zuen sartu.

Arrateren eskutik gorengo mailan jokatzera iritsi den oriotar bat gehiago dugu, beraz, aste honetatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide