Saharako errefuxiatuentzako janaria eta oinarrizko beste produktuak jasoko dituzte seigarrenez Saharautzeko kideek, larunbat honetan, apirilaren 30ean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara, Orioko plazan. Proiektua Euskal Fondoak eta SEADko (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) koordinadorak jarri zuten martxan, eta haiekin elkarlanean ari da Zarauzko taldea.
Jasoko diren produktuen zerrenda itxia da, atun eta sardina latak, lekaleak, pasta, azukre paketeak, arroza eta konpresak baitira jasoko diren produktuak.