Rollingslapen eskutik, patinaje ikastaroa antolatu da Orion. 8 orduko ikastaroa izango da eta lau larunbatetan banatu dute. Lehen saioa, larunbat honetan, apirilak 30, izango da 11:00etatik 13:00etara. Klaseak, frontoian egingo dira.
Hastapenerako eta hobetzeko ikastaroa da honakoa. Bertan jarduteko, derrigorrezkoa izango da ukondoko, eskumuturreko eta belauneko babesleak erabiltzea, baita kaskoa erabiltzea ere. Nola ez, patinak eta material hau norberak eraman beharko du.
Haurrentzako ikastaroak 60 euro balioko du, eta helduentzako, berriz, 70 euro.Ordainketa egunean bertan eta dirutan egingo da ikastaroa hasi aurretik. Izena emateko, 943 27 31 20 edo 679 86 30 84 telefonora deitu edo rollingslap@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
Informazio gehiagorako, klikatu hemen .