Landare berezien 9. azoka asteburuan

Karkara.eus 2011ko apirilaren 28a

5 mintegi berri izango dira aurtengo edizioan

Asteburu honetan. apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean izango da loreak atsegin dituztenentzat Iturrarango Landare Berezien Azoka. Bederatzigarren edizioa izango du aurtengoa eta 45 mintegi hartuko ditu.

...

5 mintegi berri izango dira aurtengo edizioan

Asteburu honetan. apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean izango da loreak atsegin dituztenentzat Iturrarango Landare Berezien Azoka. Bederatzigarren edizioa izango du aurtengoa eta 45 mintegi hartuko ditu.

5 berriak izango dira: landare usaintsuak eta sukaldean erabiltzen diren landareetan aditua den Aromaticultureetxea, mimosa zuhaixketan jantzitako Pépinière Gerard Cavatore eta Hedychium, Colocasia, Arisaema eta Equiseto landareak dakartzan Tropique Production Frantziatik; modu ekologikoan ekoiztutako baratzeko landare eta landare tradizionalen haziak erakustera eta saltzera datorren Bartzelonako Les Refardes; eta landare usaintsuak eta sukaldean jakiak prestatzeko erabiltzen diren landareak dakartza, baita ere, MalagakoPlantaromedek.

Gainerakoan, urtero bezala, bertako,inguruko eta mugaz kanpoko –klima eta ezaugarri ezberdinetako– landaredia ikusteko aukera eskainiko du Iturrarango Lorategi Botanikoak. Landareez gain, jan-edana ere izango da bisitariek eguna bertan pasatzeko aukera izan dezaten.

Landare Berezien Azoken eredu bilakatu da Iturrarangoa; alde batetik, mintegizale espezializatuak biltzen dituelako; eta beste aldetik, Euskal Herrian ez delako horrelako beste azokarik egiten. Gero eta bisitari gehiago izaten ditu gainera azokak (10.000 bisitariren bueltan dabil), eguraldiak asko baldintzatzen badu ere. Mintegiei dagokienez, pixkanaka egonkortuz doa parte hartzaileen kopurua: 48na izan ziren 2008 eta 2009an; 47, berriz, 2010ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide