Baratzean jarduteko ikastaroa antolatu dute

Karkara.eus 2011ko apirilaren 27a

Orioko Udalaren ekimena izan da eta hirigunean barazkiak nola zaindu ikasiko da bertan

Hiri-baratzea eta autogestioa izeneko ikastaroa antolatu du Orioko Udalak. Baratze bat nola kudeatu behar den irakatsiko zaie ikasleei bertan, ia hilabete iraungo ...

Orioko Udalaren ekimena izan da eta hirigunean barazkiak nola zaindu ikasiko da bertan

Hiri-baratzea eta autogestioa izeneko ikastaroa antolatu du Orioko Udalak. Baratze bat nola kudeatu behar den irakatsiko zaie ikasleei bertan, ia hilabete iraungo duen ikastaroan. Maiatzaren 17an ekingo zaio kurtsoari eta ekainaren 10ean amaituko da.

Klase teoriko zein praktikoez osatzen den ikastaro honetan, astean lau egunez arituko dira jo eta ke ikasleak. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango dira klaseak, Ikastolako eraikinean teorikoak eta aldameneko baratzean praktikoak.

Izen-emate epea irekia dago pasa den apirilaren 26tik eta maiatzaren 13a arte jarraituko du zabalik. Honetarako, udaletxera joan behar da, bertako idazkaritza zabalik dagoen orduetan. Ikastaroaren prezio orokorra 15 eurokoa izango da, baina jubilatuek 7 euro ordaindu beharko dituzte. Langabetuek, bestalde, ez dute ezertxo ere ordaindu beharko ikastaroa aurrera eraman ahal izateko. Ordainketa, taldea osatzen denean gauzatu beharko da.

Badute abagunea, beraz, baratzeko kontuak ikasi nahi dutenek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide