Orioko EAJk maiatzaren 22ko Udal hauteskundeetarako aurkeztu du bere zerrenda. Herriari ateak ireki nahi izan dizkiola dio alderdiak eta horren adierazle direla alderdi jeltzalearen zerrendetan joango diren independenteak; hain zuzen ere, zerrendako 16 lagunetik 10 dira independenteak.
Askotariko herritarrak izango dira EAJren zerrendan, askotarikoak eta sektore edo gizarteko alor askotakoak: lehen sektorea ordezkatuz Itxaspe baserriko Juan Mari Irastorza eta Arrantzale Kofradiako presidente Santi Peiro; zerbitzuen alorretik Argiñe Azkarate, Aurora Urdangarin eta Lurdes Salsamendi; bi irakasle, Arantxa Sarasua eta Elena Etxeberria, azken hau kirol arloan egindako lanarengatik ere ezaguna. EAJtik garrantzi berezia eman nahi diogu haurren hezkuntzari jakin badakigulako gure gizartearen oinarri dela gai hau; kirol mundua ordezkatuz Migel Angel Sarasua eta Jose Luis Loidi ere zerrendan izango dira; eta hirugarren adinaren ordezkari, herrian boluntario lanean aritzen direlako ezagunak diren Fernando Ortiz de Guinea eta Txomin Goikoetxea; gazteen ordezkari, berriz, EAJko afiliatu den Elisabeth Ubegun.
Hona hemen, bada, zerrenda, hurrenez hurren:
Jon Redondo Lertxundi
Noemi Ostolaza Arkauz.
Angel Del Hoyo Bravo
Lourdes Salsamendi Goñi
Eugenio Cotado Iturain
Elena Etxeberria Sedano
Fernando Ortiz de Guinea Perez de Nanclares
Argiñe Azkarate Suinaga
Arantxa Sarasua Etxeberria
Jose Luis Loidi Arambarri
Juan Mari Irastorza Elorza
Santi Peiro Iruretagoiena
Miren Elisabeth Huegun Arruabarrena
Txomin Goikoetxea Oliden
Miguel Angel Sarasua Oliden
Aurora Urdangarin Aizpurua
EAJk adierazi duenez, konbinatu nahi izan ditugu orain arte Udal kudeaketan aritu gabeko, baina herria berritzeko ilusioz dauden herritarren haize freskoa; Udal kudeaketan esperientzia duten Fernando Ortiz de Guinea edo 2007ko Udal hauteskundeetan EAko zerrenda buru izan zen Eugenio Cotadoren eskarmentua; eta gaur egun EAJko zinegotzi diren Angel del Hoyo eta Noemi Ostolazak, Jon Redondo alkatearekin batera azken legealdian egin duten Udalaren kudeaketa bikaina.
Gainera, azpimarratu nahi izan dute azken urteotan Udalean EAJren ordezkari gisa lan egin duten herritarren gestio egokia: gure herria Gipuzkoako eredu izan da kudeaketari dagokionez eta horren adierazle da Orio dela, hain zuzen ere, Gipuzkoan ekonomikoki ondoen dagoen Udala dela. Aurrerantzean ere, alderdiak Udal gestioan duen esperientziak eta taldeak administrazioari buruz duen ezagutzak momentuko egoera ekonomikoari aurre egiten lagunduko dute.
Orioren eta oriotarron bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko ilusioa izan da EAJko zerrenda kideek datozen hauteskundeetara begira azpimarratu nahi izan dutena.