Emakumeen traineru denboraldiko lehen estropada jokatu zuten larunbat goizean Baionan, Urdaiazpikoaren Estropada, eta zumaiarrak izan ziren onenak Hondarribia eta Ibaialderen aurretik. Banderarekin batera urdaiazpiko bat ere eman zieten. Hurrengo erronka maiatzaren 18an dute: Euskotren Ligarako sailkatze estropada.