Kayak irteera izango da larunbatean

Karkara.eus 2011ko apirilaren 20a

Izena emateko Turismo Bulegora jo behar da

Apirilaren 23rako, larunbaterako, Oria ibaian barrena kayak irteera antolatu du Orioko Turismo Bulegoak. 17:00etan turismo bulegotik bertatik abiatu eta bi orduko irteera egingo dute. Turismo bulegokoek jend...

Izena emateko Turismo Bulegora jo behar da

Apirilaren 23rako, larunbaterako, Oria ibaian barrena kayak irteera antolatu du Orioko Turismo Bulegoak. 17:00etan turismo bulegotik bertatik abiatu eta bi orduko irteera egingo dute. Turismo bulegokoek jendeari irrika pizteko-edo honakoa esan dute: Oria Itsasadarra toki ezin hobea da arraunean lehen aldiz aritzeko. Izan ere, bertan entrenatzen dira Orioko Traineruko arraunlariak, Kantauriko talde guztien artean Kontxako bandera gehien irabazi dituen trainerukoak, alegia.

Izena emateko Orioko Turismo Bulegora jo behar da (943 83 55 65 ) eta ordaindu beharrekoa 6 euro 10 eta 16 urte bitartekoek –10 urtekoa da gutxieneko adina– eta 13 euro gainontzekoek.

Baldintza berezirik jarri ez arren kirol jantziekin joatea gomendatzen dute eta igeri egiten jakitea ere beharrezkoa da; arraunean, ordea, ez da trebetasunik behar. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide