Valentziako Mendi Maratoia irabazi du iñigo Saenzek

Baleike 2011ko apirilaren 21a

Joan den asteburuan Valentziako La Pobletan jokatu zen Valentziako Mendi Maratoiko lehen edizioa. 42 kilometro luze eta 4.250 metroko desnibelarekin, lehen parte hartzea zuen Iñigo Saenzek modalitate horretan. Berak kontatu digunez, hasieratik laste...

txolo

Joan den asteburuan Valentziako La Pobletan jokatu zen Valentziako Mendi Maratoiko lehen edizioa. 42 kilometro luze eta 4.250 metroko desnibelarekin, lehen parte hartzea zuen Iñigo Saenzek modalitate horretan. Berak kontatu digunez, hasieratik lasterketa buruan jarri eta ibilbide osoan oso sentsazio onak izan zituen. Helmugara lehena izan zen master kategorian, eta 13. sailkapen nagusian –500 korrikalarik hartu zuten parte–. Zegamako Munduko Kopako lasterketa izango da bere hurrengo erronka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide