Zumaiako emakumezkoen batelak hirugarren postua lortu zuen atzo Legution jokatutako Euskadiko Txapelketan, San Juanen eta Hibaikaren atzetik. Kadeteen batela laugarren izan zen kontsolaziozko finalean; gizonezkoetan, jubenilek kontsolaziozko finala irabazi zuten. Bestalde, Gipuzkoako Trainerilla Ligan lehen ontzia bigarren eta bosgarren izan da asteburuan jokatutako bi estropadetan; bigarren ontzia berriz, onena izan da bi estropadetan Federazio Kopan.