Goizeko bostetarako bildu da oriotar talde bat Zudugaraiko gainean, Korrika 17. zain, Oriori dagokion lehen kilometroa egiteko. Minutu batzuk berandu iritsi da euskararen aldeko oihua Zarauztik. Talde ederra abiatu da aldapan behera, musika doinuei segika. Herrira hurbildu ahala gehitu zaizkio korrikazaleakI AEKren furgoneta atzean zihoazen euskalzaleei; jende dezente goizeko ordu txikiak izateko.
Testigua eskuz esku
Orioko Herri Ikastolak, EAJk, Orioko Arraun Elkarteak, Orioko Herri Ikastolako langileek, Zaragueta Herri Eskolak, Ezker Abertzaleak eta Orioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Udalak, Karkarak eta Kofradiak, Herriok eta Goiko Kaleko Festa Batzordeak, Txurrumuskik eta Harribilek eta Orioko surflariek eraman dute aurtengoan testigua. Bestalde, korrikalagun egin da Arkupe ostalari eta merkatarien elkartea, ekimena diruz laguntzeko.