
Ibañarrietako igoeran, helmugarako hamar bat kilometroren faltan, egin dio hanka Jose Cobosek Alejandro Rienda taldekideari, eta minutu erdi inguruko aldearekin helmugaratu da. Ihes eginda ibili diren Andaluziako selekzioko bi txirrindularien atzetik Christian Perdiguero madrildarra iritsi da. Guztira 180 txirrindularik hartu dute parte Zumaiako Txirrindulari Elkartearen 25. urteurrena dela eta gaur arratsaldean Zumaian jokatu den Gipuzkoako Klasikoan.