Aiko taldeako kideak eta ikasleak Zarautzen ari dira pasatzen eguna

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 16a

Aiko dantza taldeak Zarauzko eta inguruko herriko dantza zaleekin opakizun ekitaldia egin du gaur. Euskal dantzak eta erromeria dantzak irakasten dituen taldeak zenbait herrietako lagunekin aritu izan da ikasturtuean zehar dantzen inguruko eskolak ema...

Aiko dantza taldeak Zarauzko eta inguruko herriko dantza zaleekin opakizun ekitaldia egin du gaur. Euskal dantzak eta erromeria dantzak irakasten dituen taldeak zenbait herrietako lagunekin aritu izan da ikasturtuean zehar dantzen inguruko eskolak ematen. Zarautzen, besteak beste, 50 lagun inguru aritu dira horretan. Gaur, taldekideak eta herri desberdinetako ikasleak Zarautzen elkartu dira, elkarrekin eguna pasatzeko asmoz.

Hori hala, goizean Mollarri ingurutik mendi buelta egin dute bertaratu direnek goizean zehar; ondoren, Orokieta herri eskolan elkartu dira, eta eguerdian txakolin daztaketa egin dute guztiek. Ehun lagun inguru bertaratu dira herri eskolara, eta guztiek bazkaria egin dute.

Arratsaldean, berriz, dantzaldia egingo dute ikastetxeko frontoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide