Bihar egingo da Zumaia Bira

Baleike 2011ko apirilaren 16a

Bihar, Erramu eguna, Zumaia Bira egingo da Inda Mendik antolatuta. Irteera goizeko 9:00etan izango da taxi geltokitik. Izenik ez da eman behar, nahikoa da bertara azaltzea eta kitto. Ibilbidea betikoa izango da, hau da: Zumaia, Elorrixa, Agote (hemen d...

Bihar, Erramu eguna, Zumaia Bira egingo da Inda Mendik antolatuta. Irteera goizeko 9:00etan izango da taxi geltokitik. Izenik ez da eman behar, nahikoa da bertara azaltzea eta kitto. Ibilbidea betikoa izango da, hau da: Zumaia, Elorrixa, Agote (hemen denentzako eta doan, salda bero bat egongo da), Ibañarrieta, Oikia, San Migel eta Zumaian amaituko da. Ea eguraldia lagun degun eta joan dan urtean baino jende gehiago animatzen dan, naiz eta 2010ko urtean inoiz baino jende gehiago izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide