Aiako Udalak eta Getariko txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak Txakolin Eguna antolatu dute apirilaren 17rako, iganderako. 11:30etik aurrera, herriko plazan 20 upategietako txakolina izango da:
- Agerre (Getaria)
- Aizpurua (Getaria)
- Akarregi-Txiki (Getaria)
- Ameztoi (Getaria)
- Arregi (Zarautz)
- Basa-Lore (Zarautz)
- Bengoetxe (Olaberria)
- Eizaguirre (Zarautz)
- Etxetxo (Getaria)
- Gaintza (Getaria)
- Gañeta (Getaria)
- Mokoroa (Zarautz)
- Rezabal (Zarautz)
- Sagarmiña (Mutriku)
- Santarba (Zarautz)
- Talai-Berri (Zarautz)
- Txomin Etxaniz (Getaria)
- Ulacia (Getaria)
- Urki (Getaria)
- Zudugarai (Aia)
Hiru euroren truke erosi ahal izango da kopa eta burruntzian erretako Eusko Labeleko txahal pintxoa euro batean.
Asentzioko feria
Bestalde, maiatzaren 29an Asentzioko Feria egingo dute Aian. Beraz, Aiako baserritar-ekoizleei azokan parte hartzeko gonbita egin die Udalak. Maiatzaren 11 baino lehen eman beharko dute izena interesatuek udaletxeko idazkaritzan. Animalien jabeek identifikazio edo ustiakuntza zenbakia ere eman beharko dute.
Gainera, herritarrak ere egun horretako jardueretan parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek. Izan ere, gaur egungo feriari garai bateko festa kutsua eman nahi diote eta jendea behar dute txakolin eta sagardo dastaketa postuetan, txistorra, odolki, antxoa eta atun pintxo postuetan… egoteko. Izena emateko azken eguna berbera, maiatzaren 11, izango da.