Euskadiko Batel Txapelketara lau batelekin

Baleike 2011ko apirilaren 15a

Bihar eta etzi jokatuko da Euskadiko Batel Txapelketa, Legutioko urtegian (Araba). Zumaiak lau ontzi eramango ditu: emakumezkoetan kadeteena eta seniorrena, eta gizonezkoetan infantilena eta jubenilena. Bihar 16:00etan da estropada, eta etziko finaleta...

Bihar eta etzi jokatuko da Euskadiko Batel Txapelketa, Legutioko urtegian (Araba). Zumaiak lau ontzi eramango ditu: emakumezkoetan kadeteena eta seniorrena, eta gizonezkoetan infantilena eta jubenilena. Bihar 16:00etan da estropada, eta etziko finaletarako zein sailkatuko diren argituko da. Etzi, 11:00etan hasiko da lehia. Bestalde, bihar hasiko trainerillen denboraldia, Mutrikun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide