Atzo jaso zuen Arrate Egañak XXIX. Lizardi saria

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 15a

Atzo jaso zuen Arrate Egaña  XXIX. Lizardi saria. Bertan izan ziren Haritz Solupe Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko zuzendaria, Zarauzko alkate Jon Urien, Euskara zinegotzi Imanol Lasa eta Jesus Mari Olaizola Txiliku epaimahaikidea.

Atzo jaso zuen Arrate Egaña  XXIX. Lizardi saria. Bertan izan ziren Haritz Solupe Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko zuzendaria, Zarauzko alkate Jon Urien, Euskara zinegotzi Imanol Lasa eta Jesus Mari Olaizola Txiliku epaimahaikidea.  Errenteriarraren Giltza lana izan da epaimahaiaren arabera aurtengo ediziora aurkeztu dituzten hamaika lanen artean onena. Jesus Mari Olaizola Txiliku epaimahaikideak adierazi zuenez, lanaren oinarri sendoetariko bat “uneoro sorpresa” eskaintzen duela da. Hori dela eta, Egañak 3.700 euroko saria jaso du, eta haren lanaren 2.500 ale argitaratuko dira, Zarauzko ikastetxeetan banatzeko.

Idazleak Lizardi saria jaso izana haren ibilbidean “zedarria” dela nabarmendu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide