Herri kirolek eta haurrentzako jolasek hartuko dituzte San Prudentzio jaiak

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 15a

Getariako San Prudentzio auzoan kanpai eta suziriekin emango diote hasiera festei hilak 28an. Ordutik maiatzak 1era bitartean auzotarrak euren zaindariaren jaiez gozatzeko aukera izango dute.

10:00etan piztuko da festa, eta 11:00etan Meza Nagusia eg...

Getariako San Prudentzio auzoan kanpai eta suziriekin emango diote hasiera festei hilak 28an. Ordutik maiatzak 1era bitartean auzotarrak euren zaindariaren jaiez gozatzeko aukera izango dute.

10:00etan piztuko da festa, eta 11:00etan Meza Nagusia egingo dute. Egun horretan, gainea, erromeria egingo dute iluntzean, Izer eta Alabier trikitilariekin.

Apirilak 30ean, haurrentzako ekintzak prestatu dituzte antolatzaileek, eta 17:00etatik aurrera jolasak egingo dituzte auzoan.

Maiatzak 1ean izango da egitarau zabalena: 12:30ean Meza Nagusia egin eta gero, arratsaldean herri kirolen txanda izango da; 17:30ean, Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Fernando Mugerza aizkolariak zortzi metroko enborra mozten arituko dira nor baino nor. Halaber, Jokin Eizmendi eta Jose Agustin Landarbide harri-jasotzaileek ere erakustaldia egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide