Ziklista izan nahi dut, baina ze espezialidadetan? galderari erantzuteko asmoz, errepideko txirrindulariak, pistakoak, ziklo-krosekoak eta mendiko bizikletakoak etorriko dira gaur 19:30ean Torreberrin egingo den mahaingurura: Abraham Olano, txirrindulari ohia; Markel Irizar (Radio Shackeko txirrindularia), Unai Iparragirre (Bidelaneko txirrindularia eta pistako Slecekoa), Egoitz Murgoitio (ziklo kroseko Hirumeteko txirrindularia), Iñaki Lejarreta (mendiko bizikletako Orbeako txirrindularia), Mireia Epelde (Lointekeko txirrindularia) eta Iban Iriondo (Zumaiako profesional bakarra). Horrez gain, bihar arratsaldean Gipuzkoako Klasikoa jokatuko da Zumaian, junior mailako selekzio autonomikoekin. Ekitaldi hauek Zumaiako Txirrindulari Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko antolatu dira.