Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko 2. Gomazko Pala Txapelketaren bigarren saioak egingo dituzte gaur. Lau bikote arituko dira, eta 18:00etan jokatuko dituzte norgehiagokak, udal pilotalekuan: lehendabizi, Ritxi Uzkudun eta Garikoitz Erkiziak osatutako bikoteak Eneko Etxabe eta Iñigo Tapiaren aurka jokatuko du; ondoren, Xabier Etxeberria eta Jabier Ercilla, Urko Sagastibeltza eta Juan Antonio Priegoren aurka arituko dira; hirugarren partida Luis eta Jose Mari Erkiziak eta Haritz Jauregik eta Axier Solaberrietak jokatuko dute. Azkenik, Aitor Matxain eta Juanjo Polo bikoteak Josu Galdos eta Iñaki Iturainen aurka jokatuko dute. Antolatzaileek aurreko astekoak baino "partidu estuagoak" espero dituzte gaurko.