Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aimar Irigoien harri-jasotzaileak Joxe Antonio Gizasola Zelai-ren marka gainditzen saiatuko da. Errezildarrak erabaki du, eta Aiako Idi Proba Elkarteko kideek botatako apustua onartu du.
Beraz, ekainaren 19an Zelai-ren marka hobetzen saiatuko da Irigoien: Zelai-k, 1985ean, 10 arroako (125 kilo) harri zilindriko zaharra 123 aldiz jaso zuen, bost
minututuko hiru txandatan.
Irigoienek txanda bakoitzean ordu laurdeneko atsedenaldia egiteko aukera izango du. Hala zehaztu dute.
Dirutza dago jokoan: 24.000 euro. Izan ere, alde bakoitzak 12.000 euro jarri ditu. Halaber, gastu guztiak erronka galtzen duenak ordaindu beharko ditu.
Joan den larunbatean onartu zuen errezildarrak Aiako lagun kuadrilaren erronka; orduan jakinarazi zion, eta jokoaren baldintzak zehaztu zituzten.