Uztailaren 10ean jokatuko da III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa, eta jadanik zabaldu dute izena emateko epea. Kirolprobak.com webguneren bidez egin behar da izen ematea, edo bestela Zumaiako turismo bulegora deituta 943143396. Prezioak: federatuek 17 euro eta ez federatuek 22. Aurreko bi aldietan Euskadiko Koparako puntuagarria izan bada, aurten kluben arteko Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan.