Arrano Elkartearen kontrako prozedura artxibatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. “Terrorismoa goratzea” leporatzen zien elkarteko sei kideri, Ertzaintzak elkartean egindako erregistroetan presoen argazkiak eta pegatinak topatu zituelako.
Martxoan izan ziren deklaratzen Azpeitiko eta Donostiako epaitegietan. Argazkiek presoen egoera salatzea dutela helburu adierazi zuten orduan, eta hori ez dela delitua.
Epaileak fiskalarekin kontsultatu ostean, arrazoia eman die elkartekideei, eta euren kasuan ez dagoela deliturik berretsi du.