Ireki dute Erromatarren jardunaldien baitako antzerkian izena emateko epea

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 14a

Urtero legez, hogei bat mende atzera egingo du Zarautzek abuztuan. Zarauzko Arte eta Historia Museoak VI. Erromatar Jardunaldiak antolatu ditu hilaren 19rako eta 20rako, eta ekimen berezi horren baitan, barduliarren kanpamendua kokatuko dute Arr...

Urtero legez, hogei bat mende atzera egingo du Zarautzek abuztuan. Zarauzko Arte eta Historia Museoak VI. Erromatar Jardunaldiak antolatu ditu hilaren 19rako eta 20rako, eta ekimen berezi horren baitan, barduliarren kanpamendua kokatuko dute Arrosaleda parkean. Bertan, K.a. I. mende inguruan udalerrian bizi izan zen tribuaren bizimodua birsortuko dute. Patxi Santamaria aktore zarauztarrak egin du antzezlanaren gidoia eta dagoeneko zabalik dago bertan izena emateko epea.
Interesa dutenek museoarekin harremanetan jarri beharko dute, 943835281 telefonora deituta edota info@menosca.com helbidera mezua igorriz. Entseguak Aste Santuen ostean hasiko dituzte

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide