“Ezusteko handia izan da; sorpresa atsegina, ordea”

Getariako Hitza 2011ko apirilaren 14a

Itziar Aizpuru (Getaria, 1939) Mexikotik itzuli berri da Zarautzera. Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian epaimahaiaren saria jaso du. Iberoamerikako Fikziozko Film Luzeen Sailaren baitan irabazi du saria Aizpuruk, 80 egunean-en egindako lanagatik. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu dute filma. Jaialdira joatea bakarrik «saria» izan dela aitortu du, «izar bat» bezala tratatu baitute. Mexikon nintzen, 80 egunean filmak jaialdian hartu baizuen parte, eta protagonistetako bat izanik, bertara joan nintzen ni ere. Handik Euskal Herrira itzuli behar nuenean deitu zidaten, eta ea beste egun batez geratuko nintzen galdetu zidaten. Telefonoz adierazi zidaten saria jaso behar nuela. Esan zidatenean, negarrez hasi nintzen, izugarrizko poza hartu nuen. Izugarrizko ilusioa egin zidan. Espero al zenuen saria jasotzea? Ez nuen inondik ere espero. Saria jasoko nuela jakin izan banuen, ez nuen itzultzeko billetea aurreko egunerako izango. Ezusteko handia izan da niretzat; ezusteko atsegina, ordea. Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian izan ginenean, prentsarako baimena izan genuen lehendabizi. Horrek errespetu pixkat ematen zidan, 80 egunean filma sail ofizialean ari baitze lehiatzen. Jaialdian 80 egunean ikusi zutenean somatu genuen oso harrera ona sortu zuela filmak. Zergatik? Emanaldien ondoren filmaren inguruan hitz egin behar izaten genuen. Antzematen zen kazetariei gustatu zaitzaiela. Bestetik, pertsona asko etortzen zen gugana, eta filma oso [...]

Itziar Aizpuru (Getaria, 1939) Mexikotik itzuli berri da Zarautzera. Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian epaimahaiaren saria jaso du. Iberoamerikako Fikziozko Film Luzeen Sailaren baitan irabazi du saria Aizpuruk, 80 egunean-en egindako lanagatik. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu dute filma. Jaialdira joatea bakarrik «saria» izan dela aitortu du, «izar bat» bezala tratatu baitute.

Mexikon nintzen, 80 egunean filmak jaialdian hartu baizuen parte, eta protagonistetako bat izanik, bertara joan nintzen ni ere. Handik Euskal Herrira itzuli behar nuenean deitu zidaten, eta ea beste egun batez geratuko nintzen galdetu zidaten. Telefonoz adierazi zidaten saria jaso behar nuela. Esan zidatenean, negarrez hasi nintzen, izugarrizko poza hartu nuen. Izugarrizko ilusioa egin zidan.
Espero al zenuen saria jasotzea?
Ez nuen inondik ere espero. Saria jasoko nuela jakin izan banuen, ez nuen itzultzeko billetea aurreko egunerako izango. Ezusteko handia izan da niretzat; ezusteko atsegina, ordea. Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian izan ginenean, prentsarako baimena izan genuen lehendabizi. Horrek errespetu pixkat ematen zidan, 80 egunean filma sail ofizialean ari baitze lehiatzen. Jaialdian 80 egunean ikusi zutenean somatu genuen oso harrera ona sortu zuela filmak.
Zergatik?
Emanaldien ondoren filmaren inguruan hitz egin behar izaten genuen. Antzematen zen kazetariei gustatu zaitzaiela. Bestetik,
pertsona asko etortzen zen gugana, eta filma oso polita zela eta asko gustatu zitzaiela esaten ziguten.
Zer moduzko esperientzia da?
Oso ona. Harrigarria da nola zaindu gintuzten han. Jendea oso jatorra eta maitakorra da, gure inguruan behintzat. Gainera, jaialdietako giro hori ez nuen ezagutzen orain arte, eta harrigarria egin zait. Sari banaketa egunean, esaterako, kazetari eta aktore pila bat zeuden. Dotorezia dezente ikusi nuen orduan. Saria ematerakoan, kosta egin zitzaien nire izena ongi esatea. Azkenean, jendetza horren aurrean nire izena esan zutenean, ezin da azaldu nolako emozioa sortu zitzaidan. Denbora guztian negarrez egon nintzen, pozaren pozez. Egia esateko, bidaia ahaztezina izan da. Jaialdi barruko giroa, ordea, oso desberdina da. Batzuk beren lanak saltzera joaten dira, eta besteak, berriz, erostera. Hori guztia mundu berria zen niretzat orain arte.
Lehenengo aldia izan da film batean protagonista bezala jardun duzuna. Eta lan horrengatik saritu zaituzte. Horrek zerbait berezia eragin al dizu?
70 urterekin horrelako paper bat eman izana bakarrik oparia izan zen. Ez sinisteko kontua izan da guztia. Horrelako film bat egitea, protagonistatako bat izatea eta gainera saria irabaztea, izugarria izan da. Oscar saria irabaztea bezala izan da niretzat, eta ez dut Hoollywoderaino joan beharrik izan. Hala ere, hirugarren filma izango balitz ere ilusio bera sortaraziko zidan.
Orain arte egin duzun lanik helduena izan al da?
Bai, eta nire papera oso desberdina izan da aurretik izan ditudanetatik. Goenkale telesailean ibili nintzenean, amona gaiztoarena egin nuen. Martin telesaila, berriz, umorezko saioa zen. Oso erregistro desberdinak dira, 80 egunean filmarekin alderatuz. Pertsonaia zailak asko gustatzen zaizkit.
Lanerako gogoarekin al zaude orain?
Bai. Filmak izan duen harrera ikusita, aurrekoan esaten nien Garaño eta Goenaga zuzendariei beste lanen bat sortu beharko zutela orain. Lasaitzeko erantzuten zidaten, guztiok nekatuta gaude-eta. Baina ni orain nago lan egiteko gogoarekin. Orain dut horretarako indarra!
Nazioarte mailako saria jasota, horrek aurrera begira aukera gehiago emango dizula uste duzu?
Ez dakit, baina lanak ongi etorriak izango dira beti. Zuzendari asko etorri zen zorionak ematera. Behin haraino iritsita, lasai deitzeko esaten nien, txantxetan. Aurreneko esperientzia izanda, ez dakit nolako aukerak emango dituen saria jasotzeak. Beharbada lan gehiago izaten lagunduko dit horrek. Kalterako behintzat ez da izango.
Filmak Euskal Herriko nahiz kanpoko jaialdietan hartu du parte. Non izan du harrera hobea?
Filma Euskal Herrian estreinatu zenean, kosta egin zitzaion jendearengana iristea. Ahoz ahokoaren bidez lortu da hori. Orain, berriro aretoetara eramango balitz, harrera hobea izango lukeela uste dut. Mexikon harrera
oso ona izan du. Beharbada, han erantzun hobeagoa jaso du. Betiko kontua da hori: zergatik
ez dugu sinesten gure lanetan? Gure produktuei ez diegu behar bezalako garrantzia ematen. Hemen ere kritika onak izan ditu, baina, kanpoan hobeak izan ditu. Ez dakit zergatik gertatzen den hori.
Zinema egiten jarraitzea gustatuko al litzaizuke?
Bai, baina gehien gustatuko litzaidakena antzerkira itzultzea da. Zerbait berezia du antzerkiak. Iaz Getarian egin genuen antzezñam bat, Elkanoren inguruan. Moilan egin genuen, gauez. Oso polita izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide