Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar amaituko da Getariako X. Literatur Lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Bertan parte hartu nahi duenak 13:00ak baino lehenago Getariako Udaleko bulegoetara edota liburutegira eraman beharko du idazlana.
Ipuinak zein olerki edota bertsoak aurkeztu ahalko dira lehiaketara, eta gaia librea izango da. Getariar orok har dezake parte. Epaimahaiak erabakia maiatzaren 5ean emango du jakitera, eta egun berean banatuko dira sariak, 18:30ean.