Hamaikabatek udal bozetarako hautagai zerrenda aurkeztu du

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 14a

Hamaikabat taldeak Zarauzko hurrengo udal hauteskundeetarako hautagai-zerrenda aurkeztu du. Taldearen “proiektu nazionalistarekin konprometituta dauden aurpegi berriek, politikatik kanpo aritu diren profesionalek, kudeaketa publikoan esperientzi...


Hamaikabat taldeak Zarauzko hurrengo udal hauteskundeetarako hautagai-zerrenda aurkeztu du. Taldearen “proiektu nazionalistarekin konprometituta dauden aurpegi berriek, politikatik kanpo aritu diren profesionalek, kudeaketa publikoan esperientzia duten beste pertsonek” osatzen dute. Jon Mendizabal da zerrendaburua. Telekomunikazio-ingeniaria da, irakaslea unibertsitatean eta ikertzailea. Zarauzko Kirol Elkarteko eta Gipuzkoa eta Euskadiko Federazioen halterofilia ataleko kidea da.
Bigarrena, egun Kultura zinegotzia den Arantza Iturria da. Arantzak bi legealdi bete ditu zinegotzi gisa. Farmazia laguntzailea da, Zarauzko farmazia batean egiten du lan eta Zarautz Abesbatzako partaidea da.
Anjel Irastorza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuko Informazioaren Gizartearen Zuzendaria hautagai-zerrendan hirugarrena da. Zarauzko Udalean zinegotzi gisa hasi zen, 1983 eta 1999 urte bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide